Lichess.org euskaraz

Aquí entra todo lo que no tiene cabida en las demás categorías

Moderadores: facepan, erral, gaztelugatxe, Eduardo

erral
Mensajes: 1784
Registrado: Mar Feb 14, 2006 9:56 am
Ubicación: Eibar
Contactar:

Lichess.org euskaraz

Mensajepor erral » Mié Ago 02, 2017 9:08 am

Kaixo:

Aurretik noizbait entzuna nuen baina uztailean txapelketa bat jokatzen izan garenean, gure taldeko kide baten erakutsi dit https://lichess.org/.

Sartu eta konturatu naiz ia guztiz euskaratuta zegoela, itzulpena osatzen joan naiz eta ia osatuta daukat. Gauza da ez dudala aurkitzen nork egin zuen hasierako itzulpena, hemen dabilen norbaitek egin zuen itzulpen hori?


Eskerrik asko,


Mikel
Mikel Larreategi
Eibarko Klub Deportiboa
http://www.deporeibar.com

niente
Mensajes: 13
Registrado: Dom Ene 22, 2012 11:24 am

Re: Lichess.org euskaraz

Mensajepor niente » Mié Ene 03, 2018 12:24 am

Mikel:

Enrique naiz, Getxoko taldekoa. Orain arte ez dut zure mezua irakurri.

Lichess siteko itzulpena neuk egin nuen sasoi batean. "Makina" estiloko bat aurkitu nuen, eta goitik behera berrikusi nuen bere momentuan. Ziur gero hutsuneak sortuko zirela, zeren lichess etengabeko aldaketan dabil beti. Izan ere, itzulpenak egiteko plataforma ere uste dut aldatu dutela.

erral
Mensajes: 1784
Registrado: Mar Feb 14, 2006 9:56 am
Ubicación: Eibar
Contactar:

Re: Lichess.org euskaraz

Mensajepor erral » Jue Ene 04, 2018 4:37 pm

Eskerrik asko!

Ez nuen aurreko itzulpenaren egilearen arrastorik aurkitzen, diozun bezala itzulpen plataforma aldatuko zuten eta hori egitean aurreko egileak galdu egingo ziren.

Orain itzulpena Crowdin bidez egiten da https://crowdin.com/translate/lichess/all/en-eu

Testu berriak noiz aterako adi egoten naiz eta itzultzen joaten naiz, behintzat web bidezko interfazea %100ean itzulita egon dadin. Telefono aplikazioa noizean behin bakarrik eguneratzen dute... Hori ere crowdin-en jarriko balute (https://github.com/veloce/lichobile/issues/639) hori ere itzuliko dut.
Mikel Larreategi
Eibarko Klub Deportiboa
http://www.deporeibar.com

niente
Mensajes: 13
Registrado: Dom Ene 22, 2012 11:24 am

Re: Lichess.org euskaraz

Mensajepor niente » Jue Ene 04, 2018 5:13 pm

Begiratu dut.

Itzela da oraingo interfacea, aurrekoarekin alderaturik. Saiatuko naiz jarraipena egiten.

gaztelugatxe
Mensajes: 787
Registrado: Mar Feb 14, 2006 12:10 am
Ubicación: Sondika
Contactar:

Re: Lichess.org euskaraz

Mensajepor gaztelugatxe » Sab Ene 13, 2018 12:07 am

Eskerrik asko bioi lanagatik. Lichess gehien gustatzen zaidan plataforma da eta euskaraz egotea benetan eskertzekoa da.
Saludos.
Gerardo.


Volver a “Cajón de Sastre”

¿Quién está conectado?

Usuarios navegando por este Foro: No hay usuarios registrados visitando el Foro y 1 invitado

cron